viernes, 10 de junio de 2011

Iritzi artikuloa

Gaur, ekainaren 10a, gaztelaniazko azterketa dugu, gramatika eta literaturazkoa hain zuzen ere. Globala. Atzo egun osoa eman genuen ikasten, eta ikasten, eta ikasten... Eta atzo bezala aste honetako beste egun guztietan ikasten ibili gara. Baina, hori ez da txarrena. Geure azterketa finalak herriko jaiekin bat etortzen dira. Hau komeria gurea!

Gaur hasten dira gure jaiak, eta batzuek ezin izango dituzte gehiegi gozatu azterketak direla eta. Aurtengo jaiak onak izango direla uste dugu, eguraldiak laguntzen badu, jakina. Gatibu eta Esne Beltza etorriko dira kontzertu bikainak eskaintzera, parranda izugarriak biziko ditugu! 

Baina... esan dugunez, batzuek ezin izango dituzte gehiegi gozatu Gallartako jaiak. Azterketak... zertarako egin azterketak? Gu izugarri urduritzeko? Patatus delakoa geuri emateko? Ez dago arrazoi onik! Kendu itzazue azterketa madarikatuak behingoz!

... Iraitz & Cristina ... 

3 comentarios:

  1. Azterketarik ez balego garen baino alferragoak izango ginateke jaja ados nago ez dela bidezkoa gallartako jaiekin elkartzea...

    ResponderEliminar
  2. Jaja! Eskerrik asko Zaloa eta Mikel. Baina, geure ustez klasean egindako lanak garrantzi handiagoa izan beharko luke, eta etxerako lanek, etab.

    ResponderEliminar